EGURALDIA

El Tiempo en Mutriku

GURE EGUTEGIA

2012-13-ko DENBORALDIKO KRONIKAK

2012ko Irailaren 23-ko Irteera
Aurtengo sasoia hasi dela dirudi oraingoan, 10 lagun batu bai ginen Igande goizean, aurretik Naparra, Fernando, Peña eta Piku. Atzetik berriz irteerako argazki ofiziala atera ondoren, Karlos, Kike, Juanen, Aristondo, Unai eta Eneko.
Zarautz aldera jo genuen, aipatu bezala, laukotea joan zen aurretik, batak bestearen laguntzaz eta abiadura dotorean. Atzetik hau jakinik hasieratik jarri zen erritmo latza, Deba zeharkatu bezain pronto, Aristondok burua hartu eta Itziarren gora lepoak luza-luza eginda eraman zuen taldea.
Behin goia jo orduko eguneko protagonista buruan jarri, hau da Kike, eta jaitsialdi ikaragarria egin zigun, besteoi bizikletako pegatinak kentzerarte.
Arrona aldean Karlosek jo zuen aurrera, erasoaldi latza jota, baina Unai eta Juanenen erantzunak laister batu zuen taldea.
Zumaiatik aurrera seikotea bat eginda, Unai eta Kikeren abiaduran ahal zen bezala, era honetara Zarautzen laukotearekin bat egin genuen.
Getarirarte elkarrekin joan ginen, Naparra eta Karlos buru zirela. Hauek biak, errepideko kontuak direla eta aurrera egin zuten, Eneko eta Juanenek jarraitzerik izan ez zutenez taldearen zain egotea erabaki zuten.
Kike eta Fernandok egin zuten Itziarko maldetarako hurbilketa. Behin maldan gora Kikek argi utzi zuen nor zegoen indartzuen egun horretan. Elorrieta parean Naparra eta Karlosekin (Portugesez informazioa banatzen ibiliak) bat egin genuen, baina Kikeren abiadura ezin izan zuen inork jarraitu.
Itziarren bigarren nor izan zen jakiteko bakarra, Kike han zegoen itxoiten, bigarrenerako Naparra eta Enekok jo zuten eta lehengoan eraman, ez da horela geratuko....
Itziar guztiok batera lasai jaitsi eta batzuk Kalbaixon zehar eta besteak bekaldetik, etxera.
2012ko Irailaren 16-ko Irteera (Piñastei eguna)

Kalbaixo jaietako azkenengo eguna, portu aldean txakolina, zerbeza eta abarri eman aurretik, aurreko eguneko gehiegikeriak erretzeko egun ona, giroa bezalakoa.
Goizeko zortzietan, rotondako gure elkartze puntuan, Mutrikuarrak taldeko pelotoi ikusgarria batu zen, Naparratik hasi eta Enekorekin bukatzen zena.
Bergara-aldera joatea erabaki genuen, giroa ona, aipatu bezala, baina Deba ibaian behera haize dexente gure lana oztopatu nahian. Ez zen haizea gure aurkari bakarra izan, geuk ere ez bai genuen erritmo txikian joateko asmo handirik azaldu, horri gehitu behar Naparrak, Plaentxin gora, jotako eraso zitala. Ez zen xamurra izan haren joaldi hura hiltzeko lana. Gainera ez zen hor guztia bukatu, erasoak ez ziren hor bukatu, momentu oro taldea bat eginda ibili ez zelarik egun osoa.
Momentu gogor horien ondoren, anaiarteko saioa egin beharra izan zen Albokan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario