2011/05/15 (26. irteera)
Giroa nahiko goibel, eta euria aurreikusita, hori dela eta 8etan Naparra, Fede, Fernando, Juanen eta Eneko elkartu ziren ,azken honek, maltzagaraino egin zuen ibilbidea taldearekin, ondoren Azurki bueltia egitera joan zelarik.
2011/05/08 (25. irteera)
-Llegamos a Arrasate muy bien.
-Después de Arrasate toca subir Kruzeta y en la misma falda pincha Aristondo, unos se paran y otros continúan recorrido.
-Arriba nadie espera excepto algunos que dan la vuelta para recogernos, hay un cruce crucial y dudamos de seguir para adelante o coger hacia Olaeta (opción correcta), unos de Elorrio nos aclaran y cogemos el crucial cruce.
-De nuevo arriba, nos juntamos todos excepto Unai, que aquel pensó que el crucial cruce crucial se lo pasaba por el forro y tiró recto (opción incorrecta), suenan teléfonos, se comentan las cosas, unos siguen como casi nada, otros pensamos que lo mejor es que algunos vayan en busca y los demás vamos despacio a Urkiola.
-En Urkiola nos juntamos todos.
-Se baja el puerto, cada uno como sabe o puede y en consecuencia se divide el grupo, se va enlazando poco a poco, pero ya no llegamos a estar jamás enteritos, ni en Mutriku!!!!
-En la cima de Areitio pincha Iñaki, ni que decir tiene que la mayoría no se entera, paramos unos, alguno que otro da la vuelta y arreglado el tema continuamos.
-Nos juntamos casi todos en Eibar, de aqui tirando como mulas jodidas hasta Deba y de aqui a Mutriku.
2011/05/01 (24. irteera)
Goizeko 8ak eta laurdenetan telefonikan Karlos, Unai, Naparra, Fernando, Juanen, JJ eta Fede batu eta Debaldera jo zuten, Deba haeldu aurretik Eneko elkartu zitzaielarik, baita Pazos ere Mendarotik aterata, azken hau Debako futbol zelaia pasatu eta gero.
Azakaraten gora, beti bezala, bakoitzak bere erritmoa hartu eta goraino, hori bai, beti bezala ezin inork Unairi jarraitu.
Azakaraten gora, beti bezala, bakoitzak bere erritmoa hartu eta goraino, hori bai, beti bezala ezin inork Unairi jarraitu.
Azkarate gainean Feden silina solte zegoela eta apurtxo bat gelditu beharra izan genuen eta beheruntz hasi ginenean etorri zen eguneko akatsa, Pazos eta Naparra aurrteik bide zaharretik eta Enekoren atzeti besteak berritik. Berritik azkarrago joan zirenez, Zumarragarako errotondan Eneko eta Unai beste bien zain egotea erabaki zuten, Pazosek eta Naparrak berriz denbora irabazi nahiean Azkoiti herria barrutik zeharkatzea erabaki zuten eta denboratxo bat pasa ondoren eta telefonoak (GUZTIOK - GUZTION ZENBAKIAK TELEFONOAN IZAN BEHARKO GENITUZKE) erabiliz elkartu ginen berriro.
Azkoititik Etumetako barrenera heldu harte, lasai-lasai joan ginen, eta aldapatan beti bezala bakoitzak al duena eta Unairek beste inork ez.
Jaitsi eta Meaga azpirarte jo-ta-ke: Meagan kafetxoa eta Zarautz aldea. Zarautz-tik Arronara, ondo konponduta, errelebo politak emanaz.
Itziar igo eta etxera, hori bai Juanen Mendarora eta Eneko SantaElenara.
ASTE SANTUKO IRTEERAK
Osteguna 21 (Ondarroa-Lekeitio kostaldean bueltaka)
Fede, Eneko eta Joshua. Haizea naguzi, hori dela eta Lekeitioko kostaldean babestea erabaki genuen. Bukaeran Eneko bakarrik geratuta, Mendexa igotzea erabako zuen, horiek maldak!!!
Ostirala 22 (Osintxura joan etorria)
Eneko eta Ander. Osintxura joatea erabaki geneuen, haizea zegoen baina ez aurreko egunean bezalakoa. Erritmo polit batean egin genuen itzulia.
Larunbata 23 (Eibar – Kalbaixo – Azurki)
Juanen eta Pazos. Aldapak igotzea erabaki eta ikusi nolakoak igo zituzten.
Igandea 24 (Osintxura joan etorria)
Juanen, Fede, Fernado eta Eneko. Euri itxura zuen egunak, itsaso aldetik gainera, hori dela eta berriro Osintxu aldera joatea erabaki genuen, oraingoan nahiko lasai. Plaentxiko aldapa igotzen hasi ginenean euria hasi eta Osintxutik etxera buzti-buzti eginda joan behar.
Astelehena 25 (Milloi – ixua)
Eneko, Fede, Naparra, Jon, Unai eta Ander. Milloi eta Ixua igotzea erabaki genuen, nahiko erritmo polita izan genuen Bariñarte, hortik aurrera bakoitzak berea, Ixua gainean Unai eta Ander aurretik eta besteok al genue bezala. Ixuak kafetxo bat hartu eta etxeruntz. Eta Deba heldu orduko, bigarrenez jarraian batenbatentzako, euriaz goitik behera blai.
7ak eta laurdenentan telefonikan Albizu, Iñaki, Unai, Lander, Fede, Juanen, Joshua, JJ, Unai eta Eneko agertu ginan eta Oñatiruntz abiatu ginen. Atzetik hainbat eta hainbat batu zitzaizkigun baina geuk egin behar izan genuen lan guztia.
Elgoibar inguruan, Maltzagan kotxea lagata, Ander azaldu zitzaigun eta Plaentxin, bertaino lan ikaragarria egin ondoren, Joshuak etxerako bidea hartu zuen.
Behin Udanako aldapatan Anderrek eta Unaik aurrera jo zuten, besteok oso erritmo goxoan jarraitu genuen, Albizuk apur bat berotzea erabaki zuen harte, hau da, auspoa berotuta heldu ginela gainera.
Handik aurrera oso erritmo onean, guztiok elkarrekin Arrona arte, Itziarren gora bakoitza bere erritmoan, guztiok batera xamar heldu ginen goraino.
Deban Lander, Fede eta Eenko etxealdera joan ziren, besteak berriz luzea osatu zuten, Juanenek Mendaron buelta eman zuen eta Anderrek San Miguel gainean:
Luzea egin zuten astakilo hauek, batazbestekoa 32 km/h-koa egin zuten!!!
2011/04/10 (22. Irteera)
2011/03/27 (21. Irteera)
Telefonikan 8ak eta laurdenentan batu ziren Karlos, Naparra, Fernando, Iñaki, Aristondo, Unai, Juanen, Joshua eta JJ, ibilbide polita aurretik eta bukaera garratza.
Bolibar alderaino guztiak batera eta taldean, baina Gontzogaraik bakoitzari bere tokira bidaltzen dio, eta Juanek aste txarra pasatu ondoren laister laga zuen taldea bere erritmoa hartuz, Gaizka berriz beranduxeago atera eta bertan batu zen. Taldekoek Juan agertzen ez zela ikusirik, etxera bueltatu zela pentsatu eta aurrera egin zuten (Juanek buelta osoa bakarrik egin zuen).
Balkon de Bizkaian barrena Durangora jaitsi eta hemendik Elorriora, berton horren gustoko dugun Miota igo eta Areition barrena Ermura jo zuten.
Bukatzeko Mutrikura heldu eta Olatzko bidea hartu, Moten zehar Kalbaixon bukatzeko, berton Karlos-en urtebetetzea ospatzeko hamaiketako bat egin genuen.
2011/03/20 (20. Irteera)-BILBAO/BILBAO
Goizeko 6ak eta laurdenetan, Albizu, Fede, Txus, Iñaki, Kike, Ander, Unai, Aristondo, Juanen, Karlos, Naparra, urteak egun horretan betetzen zituen Fernando telefonikan batu eta Bilbao aldera abiatu ginen (Trabakua gainean Pazos eta bere Kuñaua batzu zitzaizkigun), goizo bai, parkinean tokia aurkitzea zen helburu, goizo joan arren beste parkinean bukatu genuen.
Kafetxo bat hartu eta 8 t'erdietan abiatu ginen:
Lehengo zatian, parke teknologikora heldu arte, berotzeko ere lan batere egin gabe joan ginen, 9.000-tik gora ginela aipatu zuten, ez zegoen bizikletan ibiltzerik:
Zerbait jan eta honen indarrekin abiatu ginen berriro ere, gure Albizuk itxuraz indarrez lepo eta aurrera jotea erabaki zuen, hau da hau joatea, ez zegoen ez giro, taldea erabat zatituta heldu zen Bilbaora:
Ondoren guztiok trabakuan bazkaldu genuen eta Fernandon eguna ospatzeko Berritxun kafetxo bat hartu ere bai.
2011/03/13 (19. Irteera)
Aste honetan ere, aipatu gabe ezin utzi, ostiralean bost lagun elkartu zirela Bedarona aldean kafetxoa hartzeko aitzakiarekin atera zirenak.
Larunbatena berriz, hau ere oikoa bihurtu da, taldea sakabanatuta ibili zen, Ander Eibarren, Peña, Unai eta Aristondo Kalamua aldera joan ziren, Pikuk Etxeberriko km bertikalean parte hrtzen bai zuen.
Igandean honakoak batu ziren, orduan, telefonikan; Albizu, Ander, Unai, Alberdi, Karlos, Iñaki, Fede, Peña, Joshua, Kike eta Naparra. Apur bat beranduxeago eta guztiak alde egin aurretik Eneko ere agertu zen. Joshuak bere bizikletan arazoak zituela eta Gaizkaren zain geratu zen, eta biak, Debako zubi zaharra zeharkatuta taldea atzean utzi eta Itziar gainean itxaroten ikusi genuen. Baita gure Juanen ere, hori bai, kotxean eta Mirarirekin Donostialdera zijoazela.
Guztiok bat eginda Zarautz aldera jo genuen, Zumaia eta Getaria pasatuta, baina heldu aurretik Alberdik zulatua izan zuen, atsedena heman asmoz beti ere, eta han ibili ginen konpontzen:
Behin zulatua konpondu ondoren, Meaga igo genuen eta alde batetik aldapa dela, bestetik ustu beharrak edo egarriak, taldea zatitu zuten, Lasao aldean bat egin genuen arte. Hori bai Lander elkartu zitzaigun Meagan behera gindoazela. Azpeitti eta Azkoitti elkarrekin pasatu arren Azkaratek taldea berriz zatitu zuen, Unai izan zen, igoera guztietan bezala, aurretik erritmo latza jarri eta gaina lehen zapaldu zuena (hau da hau sasoia).
Elgoibarrera jaitsi eta Kike, aurretik joana zena, arrapatu nahirik motorrak bezala gindoazela:
Alzolara heldu aurretik, Albizuk eguneko bigarren zulatua izan zuen:
Hau ere konpondu ondoren mutrikuruntz joan ginen eta legeak dion bezala, Albokan Enekoren urtebetetzea ospatu genuen:
2011/03/06 (18. Irteera)
Aste honetan ere, aipatu gabe ezin utzi, ostiralean sei lagun elkartu zirela Bedarona aldean kafetxoa hartzeko aitzakiarekin atera zirenak. Eta hori normalean Ostiral gehienetan atertzen diren batzuk ezin izan zutela joan.
Larunbatean berriz, mendialdera joandakoen berririk ez daukat, badakit, Iñaki, bere kontura, Itziar inguruan ibili zela eta Unai eta Aristondo, berriz, bideko bizikletan ibili zirela, 70 km egiteraino. Albizu ere errepidean jo eta su ibili zen.
Igandean giroa aparta zen, baina zezenak, montainbikea eta gehien bat, jarnabalak zirela eta ez ginen talde handiegia batu. Agustin, Fede, Naparra, Fernando, Peña, Juanen, Kike, Aristondo, Unai, Pazos, Iñaki, Joshua eta Eneko.
Hasieratik, Natxituko gainaren beldurra izan zen nabari taldean, hori dela eta, erritmo handirik gabe joan ginen Lekittorarte, handik gora taldea erabat apurtuta eta ez ginen guztiok batu Natxitu gainerarte.
Agustin buelta emanda zegoelakoan, Natxitutik ertetzera gindoazela heldu zen. Natxitu gainetik Kikek, Peñak eta Joshuak Ereñoruntz jotea erabaki zuten, taldeak Ibarrangelu aldera jo zuelarik. Urdaibai inguruaz gozatu ederra hartu ondoren, Ereñoko maldetan gora hasi ginen.
Ereñon bertan bigarren geldialdia egin genuen, zerbait jan eta edan asmoz:
Ondoren etxeruntz abiatu ginen, ibilbidea bukatu eta Santa Elenara Unai, Fernando, Fede, Juanen eta Eneko igo ginen.
2011/02/27 (17. Irteera)
Lehenik eta behin, aipatu gabe ezingo dugu laga, aste honetako irteera arrakastatsuena ostiralekoa izan da, SAN VIERNES "BEDARONA", zazpi lagun batu ginen, eta hori normalean etortzen diren, Agustin, Jon, Kike eta Ander-ek ezin izan zutela etorri.
Larunbatean berriz, Naparra alde batetik, Albizu bestetik, Unai eta Aristondo bestetik, baina mendira, eta hauek ere elkarrekin ez (hau duk hau koordinazioa), Karlos eta Ander. Nondik-Nora ibili ziren, batek jakin.....
Igandean, eguraldi txarra egin behar zuela ta jende gutxitxo. Egia da, itxura ez zela onena, baina seguruenez, larunbateko txokolatadak (txokolatiak ez!!!) norbaiti, bere buruan eguraldi txarro jarri ziola.
Telefonikan 9-etan, Joshua, Unai eta Eneko, kanpai soinua entzuteaz batera martxa. Ondarrura heldu eta lehenengo tantak, 1. abisua, aurrera jarraitu eta kostako bidean eguzkia, gorputzarentzau gozamen ederra. Behin Lekitton, aurreruntz begiratu eta Otoio gainean laino beltzak ikusita, Milloi aldera joatea erabaki genuen. Milloi gora euria hasi eta gaina arrapatu bezain pronto, txingorra, Milloi gainean apur bat egon eta martxa. Beheruntz euria mardularekin bat, kartoletaraino buzti ginen, beraz etxera joan behar.
Mutrikura heltzen geundela, mugikorra dantzan hasi zitzaidan, erantzun behar ba, nor izango eta gure lagun FEDE, Natxitua gainean zegoela eta ibilbidea osatzeko nondik jo behar zuen galdetuz. Itxura baten ez nion oso ondo asaldu.......
Ia Gernikaraino heldu eta buelta egin zuen, eguerdiko ordubietan heldu zelarik etxera. HAU DA HAU ENTRENAMENDUA, AURTEN DANOK ATZEAN UTZIKO GAITU.
2011/02/20 (16. Irteera)
Giro ona zegoen ba igande goizean. Larunbatean berriz oso txarra, era honetara inor ez zen joan mendira.
Igandean berriz Iñaki, Albizu, Naparra, Jon, Juanen, Ander, Unai, Fernando, Fede, Alberdi, Agustin eta Joshua.
Mutrikutik abiatu eta bi semaforoak pasatu aurretik, atzeti etorrita Lander eta Eneko batu zitzaizkien. 14 lagunak ba Plaentxi aldera jo zuten, Albizu eta Anderrek ia denbora gehienean, erritmo gogorra jarri zuten. Behin Plaentxira helduta buelta eman genuen eta Pazos batu zitzaigun. Berriro ere oso erritmo azkarrean, oraingoan Alberdi naguzi zela, Sasiolaraino iritsi ginen.
Lasturko aldapak hasi bezain pronto, Albizuk erritmo aldaketa latza jo eta bertan apurtu zen talde osoa, bakoitzak bere erritmoarekin igo zuen Itziarren batu ginan arte. Handik Debara eta behin Deban, Landarrek bakarrik erabaki zuen etxera joatea, besteok Mendaroraino joatea erabaki genuen, eta Pazos lehengo eta Ander Kanteratik aurrera, luzatu ederra eman ziguten.
Mendaron buelta hartu eta txaterreraino iraun zuen lasaitasunak, Pazos aurrena eta Albizuk gero sua piztu zuten. Norbaitek zioenez, 55 km/h-tik gora ibiltzeraino.
Debatik gora lasai-lasai eta Fernado, Iñaki eta Alberdi kenduta, bestiok Santa Elena ere igo genuen, hemen Unai izan zen errege, hori da hori maldan gora joatea!!!
Itziar jaisten hasi eta haizearen bolada gogorrak zirela eta Joshuak buelta ematea erabaki zuen. Besteak Aiara iritsi ziren.
Kikek Orioruntz jo zuen handik eta beste guztiak haizeari frente eginaz etxera itzuli ziren. Indar guztiak bidean lagata, Txus-i Sanata Elenan gora ez bai zion inork lagundu.
2011/02/13 (15. Irteera)
Haizea protagonista beste behin. Horren ondorioz elkartutakoak ez ziren asko izan. Iñaki, Albizu, Naparra, Jon, Juanen, Txus, Kike, Peña, Alberdi, Agustin eta Joshua.
Mutrikutik abiatu eta haizearen-haizearekin, Alberdi eta Agustinek Deba eta Elgoibar inguruan ibiltzea erabaki zuten, besteak berriz aurrera jarraitu.
Itziar jaisten hasi eta haizearen bolada gogorrak zirela eta Joshuak buelta ematea erabaki zuen. Besteak Aiara iritsi ziren.
Kikek Orioruntz jo zuen handik eta beste guztiak haizeari frente eginaz etxera itzuli ziren. Indar guztiak bidean lagata, Txus-i Sanata Elenan gora ez bai zion inork lagundu.
2011/02/06 (14. Irteera)
Orainguan zapatuko kontu batzuk badauzkat. Itxura danez eta argazkeiek ala diote Unai, Ander, Peña eta Aristondo elkartu ziren mendi itzulia eman asmoz eta Kalamua aldera jo zuten:
Giro aparta ikusi dezakegun bezala.
Domekan berriz, argazkirik ez daukagun arren, talde ikaragarria elkartu ginan, Aristondo, Ander, Peña, Albizu, Kike, Fede, Alberdi, Txus, Naparra, Jon, Fernando, Iñaki, Lander, Jon Ituarte, Agustin, Juanen, Karlos, Patxi eta Eneko. Elgoibarreruntz jo genuen eta buelta eman bezain pronto, Mendaroko Lanbi parean, Alfon elkartu zitzaigun. Guztiok Berritxuruntz jo genuen eta han, Fedek antolatuta, Fede berarena eta Kike eta Txus-en urtebetetzeak ospatzeko geldialdia egin genuen.
Alberdi, Txus, Alfon, Lander eta Jon Ituarte etxera joan beharrean egon ziren eta besteok berriz, hasieratik pentsatuta bezala, Milloi gaineruntz jo genuen.
Milloiren apurtxo bat sufritu ondoren, etxerantz, oraingoan Santa Elena pilo batek igo genuelarik. Nortzuk ez dakit, goian ez bai ginen batu.
2011/01/23 (13. Irteera)
Zapatuko kontu handirik ez daukat, ez dakit zein izan zen eginiko edo planteatutako ibilbidea, ezta zeintzuk atera ziren ere. Dakidan gauza bakarra zera da, erdi bidean, Peñari bizikletak arazoak ematen hasi zitzaiola eta bizikleta denda baten bila Lekitxora joan behar izan zirela, hortik aurrera ez daukat gaehiagi kontatzeko informaziorik.
Igandean berriz, hotz egiten zuen arren, taldetxoa batu zen 9-etan telefonikan; Iñaki, Fernando, Naparra, Peña, Ander, Unai, Agustin, Juanen, Josua eta Karlos, ateratzeko momentuan, azken hau, Roca izeneko norbaiti nolabaiteko txostena bidaltzea ahaztu zitzaiola ta, etxera joan beharra izan zuen, besteak hori ikusirik, ondorioen beldur, aurreruntz joatea erabaki zuten.
Bestetik, esatea ere arraro egiten den arren, Eneko apur bat beranduxeago agertu zen eta Debaraino zekulako esfortzua eginez (eta zubi zaharra gurutzatuz) taldearekin bat egitea lortu zuen.
Itziarko maldak abiadura onean igo ta gero, Zumaia eta Getaria zeharkatu ondoren Zarautzera heldu ginen.
Zarautzko rotondara heldu gabe buelta egin behar izan genuen, kotxe istripu batek bidea mozten bai zuen.
Itzuli eta Zarautzetik atera bezain pronto, Karlos bistatu zen, gurekin elkartu eta gaizki ulertua argitu ondoren aurreruntz jarraitu genuen hamaikok, berriro ere abiadura oso politean gindoazela, Juanen-ek zulatua izan zuen, taldean tenporaldi honetako laugarren zulatua.
Behin zulatua konpondu eta gero, aurreruntz jarraitu genuen abiadura alaiean, Ander eta Unai oso gogor Itziarreko maldetan gora tiraka hasi ziren arte, taldea erabat zatituta heldu zen Itziar gainera, baina guztiok gustora.
Itziar jaitsi eta Fernando, Naparra eta Juanen-ek Mendaro aldera joatea erabaki zuten, besteok Mutrikuruntz. Oraingoan Santa Elena Ander-ek eta Eneko-k igo zutelarik.
2011/01/16 (12. Irteera)
Atzo zapatua, montanbikeruak zekulako itzulia eman zutela diote, ala bedi, ibili zirenak, diotenez Naparra, Peña, Unai, Aristondo eta Gaizka. Nondik-nora ibili ziren beraien kontu.
Bidean berriz, gaur goizean, giro apartarekin (hotz apur bat egiten zuen arren) makina bat lagun batu gara, hasiera batean telefonikan Agustin, Txus, Kike, Karlos, Alfon, Jon Ituarte, Peña, Iñaki, Eneko, Josua, Patxi, Aristondo, Juanen eta Fernando.
Bederatzirak jo eta gure ibilbidea hastea erabaki dugu, baina Deba heldu aurretik Unai, Gaizka, Naparra, Jon eta Mendaroko bat elkartu zaizkigu. Horrela ba ia 20 lagun aurrera jarraitu eta Elgoibarrera heldu aurretik gure Ander, Eibartik etorrita elkartu zaigu.
Maltzagan Gaizkak buelta eta Plaentxin Alfonek, besteok Plaentxiko malda gogorra pasatu ondoren Osintxuraino heldu gara.
Urik edateko astirik gabe Osintxu laga eta berriro ere Plaentxiruntz jo dugu, orduan Goiko agertu zaigu, atzealdean jarri eta taldea handituz, beste pilo bat bezala, talde handia ikustean makina-batek egin du buelta tropel atzekaldean gustora joateko.
Beheruntz abiaduar dotorean gindoazela, Elgoibar pasatuta, Lander elkartu zaigu, oraindik eta tropel handiagoa eginez.
Mendaroko gure lagunak izen bereko herrian laga gaitu bere etxera joan asmoz, gu berriz Debaraino han apurtu bai da taldea, gehienak buelta eta Mendaroruntz jo dute besteok berriz etxera eta azpaldian oitura bihurtu den bezala taldetxo batek (Mendarora joandako batzuk ere egin dute) Santa Elena igo dute.
Bukaera berezia eman asmoz eta Txus-en burutazioari jarraituz hona hemen nola bukatu duten batzuk.
Honela merezi du bizikletan ibiltzea!!!!!!
2011/01/09 (11. Irteera)
Behea buztia eta goia beltz, norbait mangera aztintzen ibili den seinale. Telefonikan goizeko 9-etan azaldu direnak herririk kanpo bizi diren bi, Iñaki eta Eneko eta lehenengoz, hamalau izango ginelakoan Ondarruko Josua.
Bedaronaruntz jo dugu, bizikletan ibiltzeko zekulako giroarekin, gero eta itxura hobeagoa zuen gainera, baina........
Zas!!! Iñaki eta Eneko elkarrekin, batek jakin nola, katigatu eta hemen non Enekoren atzeko gurpileko lau erradio puzkatu eta Iñakiren, estreinatu berriak ziren, Assos markako botinak (konpondu daitekeen zulotxo bat besterik ez) ere puzkatuta 11. itzuli hau bukatutzat eman behar izan den, hori bai Enekoren bizikleta kotxez bueltatu da, baina atera diren hirurak SantaElenan bukatu dute.
2011/01/06 (10. Irteera)
ERREGE eguna eta 2011-ko lehenengo irteera eta giro ona baina oso haizetzua. Umeen edo ez horren umeen opariak medio telefonikan goizeko 9etan aurkeztutakoak hauek Naparra, Jon, Unai, Fernando, Kike eta Karlos. Maltzaga aldera jo dute eta Elgoibarko autopista parean, Ermuatik aterata Pazos batu da, taldeak Maltzagan buelta eta berriro Mutrikurutz jo du, eta sigma gainean ez oso aurpegi onarekin, Eneko agertu da. Zortzirak elkarrekin aurrera egin dute Debaraino, han batzu Pazos-i lagunduaz berriro goruntz joatea erabaki dute, bestiok etxera.
2010/12/26 (9. Irteera)
Gaur zerbait aipatzear hotza aipatuko nuke nik, zeropetik markatzen bai zuen termometroak,
horrela izanda ere telefonikan goizeko 9etan Naparra, Jon, Iñaki, Pazos, Alberto eta azken orduan Eneko agertu dira. Hasierako plana milloi buelta egitea bazen ere, izotzaren beldur, Elgoibar aldera joatea erabaki dugu.
Netoraino heldu eta buelta eman bezain pronto Albizu elkartu zaigu, Mendaroraino beste buelta bat eta etxeruntz etortzea erabaki dugu, batzuk Deban berriz goruntz joatea erabaki badute ere.
Mutrikun geundela, oso goizo zela irudituta, beste batzuk Ondarruraino joatea erabaki dute, Lekitxora heldu denik ere badago.
2010/12/18 (8. Irteera)
Gaur ere eguraldi oso onarekin jaiki gara, horren erakusgarri, elkartutako taldea:
Lander, Gaizka, Peña, Unai, Iñaki, Naparra, Jon, Ander, Alfon, Pazos, Fernando, Juanen eta Eneko. Goizeko bederatzietan puntuan, Bizkaialdera jo genuen eta Kai parean Albizu agertu zen, (bere lanak ondo egin ondoren) Ondarrun batu zitzaigun.
Lekittotik - Gizaburuagara, eta han aurpegi oso onak ez zeudela eta Eneko-k bizikleta arazoak atxakitzat ipiniz taldea geratu arazi zuen:
Guztiok indarberrituta aurrera jarraitzea erabaki genuen, eta hirugarren astez jarraian zulatua izan genuen taldean, honakoan Juan izan zelarik:
Batzuk lanean (beti bezala) eta besteak!!!
Lana bukatzen onenak laga eta besteak, poliki-poliki, aurrera jarraitzea erabaki genuen, Ondarrura heldu aurretik, guztiok elkarrekin ginan berriro, baina Ondarrun bertan, Albizuk taldea utzi eta Markina aldera jo zuen, semeak futbol partida zuela eta.
Besteok Mutrikura, eta behin etxean gutxi batzuk Santa Elena igotzea erabaki zuten.
2010/12/11 (7. Irteera)
Badoa animatzen kontua, aurrekoan 14 batu baginan, gaur 18rarte kontatu al izan dittut, bateonbat alde batera lagaz gero komentatu gabe ez utzi.
Gaur goizean goizeko 9etan honakoak batu gara, Iñaki, Unai, Albizu, Aristondo, Peña, Fernando, Naparra, Jon, Alberto (Azpeitti), Lander, Ruben, Agustin, Alfon eta Eneko, aurretik aipatutako ibilbidea egin asmoz.
Aurreruntz joan gara eta Katxo anaiak batu zaizkigu, eta oso ondo gindoazela, Albizuk izan du zulatua oraingoan, era honetara Bergarako Ibon batu zaigularik:
Zulatua konpondu eta aurrera jarraitu dugu, orduan Alfonek buelta ematea erabaki du, taldeak berriz Iruzubietaino jo eta Barinagaruntz joan da, bertara heldu aurretik Pazos, trabakuan zehar etorrita batu zaigu, hortik Mutrikuraino denok elkarrekin, batzuk Pazos-i laguntzea erabaki dute (Mendaroraino behintzat) beste batzuk SantaElena igo dutelarik.
2010/12/08 (6.Irteera)
Orainguan, aurrekoetan ez bezala, eguraldia izan genuen lagun (haize geitxo izan zen arren), hau dela eta 12 lagun elkartu ginen goizeko 9 etan; Naparra, Jon, Fernando, Ander, Albizu, Fede, Peña,Unai, Iñaki, Eneko eta bi gonbidatu, Azpeitti eta Zafra.
Debaruntz jo gendun eta Arbe inguruan Fede-k zulatua izan zuelako Aristondo eta Juanen-ek taldea arrapatzea lortu zuten. Behin zulatua konponduta aurrerantz jo gendun eta haizea kontra izan arren Maltzagara heltzea lortu genuen (Azitain oso hurbil zegoen baina euria ekiditu behar eta....).
Maltzagan buelta egin bezain laster ziztu bizian mutrikura heldu ginen, berton pare bat lagunek etxeruntz joatea erabaki zuten, besteok aurrez jarritako ibilbidea osatu asmoz,Kiderainojoan ginen.
Behin Mutrikura bueltatutakoan, Unai, Iñaki, Ander, Peña, Albizu eta Eneko (azkena ezinbestean ...) SantaElena-ra igotzea erabaki zuten.
2010/12/05 (5. Irteera)
Haizea izan da egun honetako lehenengo protagonista, horrela izan bada ere gure zazpi auzartak, Naparra, (honen semea) Jon, Gaizka, Iñaki, Peña, Unai eta Fernando bidera atera eta ibilbide guztia egin ez arren (Plaentxin buelta ematea erabaki dute) izerdi apur bat atera dute.
Eguna aurrera joan den bezala gauean izan dugu hurrengo protagonismoa, eta beste era batera izan ezin zan bezala Reala izan da protagonista (baldeak baditugu behar izanez gero):
Realeko patroi berria.
2010/11/28 (4. Irteera)
Oraingoan ere eguraldi txarra, baina izan ziren bai bi auzart bidera atera zirenak: Alfon eta Pazos, bata Mutrikutik Mendaroraino eta beste Mendarotik atera eta gero Alfonekin bueltatu. Ez zuten buelta osoa egin, baina beraien puntotxoak lortu dituzte.
Beste alde batetik, gure Txus berriro ere bidera atera, zegoen eguraldiarekin, eta Donostiako maratoia bigarrengoz egin zuen.
2010/11/14 (3. Irteera)
Eguraldi txarra berriro, baina batzuk larunbatean atera ziren: Agustin, Unai eta Aristondo Munittibar aldera eta Juanen, Kike eta Eneko Azitain aldera.
Eta Txorixak dioenez!!! Iñakik berak bakarrik euripean, proposatutako ibilbidea egin zuen.
2010/11/07 (2. Irteera)
Eguraldixak lagundu ez, eta nik dakidanez inor ez zen atera.
2010/10/31 (1. Irteera)
Albizuk astean zehar guztioi emailez mezua bidali eta han azaldu ginan goizeko 8-etan:
- Juanen.
- Agustin.
- Ruben.
- Fernando.
- Peña.
- Eneko
Albizu bera falta zen, 8ak eta 5ean abiatzea erabako genuen. Mendaro baino lehen Albizuna gogoratu eta neto eta Elgoibarko autopista bitartean buelta bat ematea erabaki genuen, ez zen beharrezkoa izan, Quiva Color parean Enekok gurpila zulatu bai zuen, aldatu edo ez erabakitzen genuen bitartean, Albizu eta Unai azaldu ziren (pultsoa beharra baino altuxeago) eta guztiok egin genuen itzulia, aipatuta bezala, 25 km/h batazbestekoarekin (Unai eta Albizu apur bat azkarrago).
Mutrikura heltzear, beti bezala, Arbeko aldapan esprima jotea erabaki genuen betiko beruak eta esprina bukatu aurretik Enekok € bat ikusi eta han joan zen bere bila, bitartean lurra apurbat garbitzen ibiltzea erabaki zuelarik.
Besteak SantaElenara igotzea erabaki zuten itzuliari itxura apur bat emateko.