EGURALDIA

El Tiempo en Mutriku

GURE EGUTEGIA

2013/03/28

KORRIKA


Larunbat goizeko bederatzietarako euskalakariak Mutrikura iritsiko dira. Ameikutz mountain bike taldea (2211 km) izango dute zain, besteak beste. Larunbatero egiten dute irteera eta oraingoan Korrikan jarri dute hitzordua. Goizeko Izarra antzerki taldeak, berriz, mozorrotuta egingo du bere kilometroa (2214 km), ohikoa duten moduan. Erraldoi konpartsak herritik kanpo erosi du bere kilometroa (2216 km), baina erraldoiek herriko plazan bertan egingo diote ongietorria Korrikari.



No hay comentarios:

Publicar un comentario